Gizartea -

Ikastaroa

Lehendakariaren euskara klaseek 48.231 euroko kostua dute

Eusko Jaurlaritzak iaz baino 8.000 euro gehiago gastatuko ditu aurten lehendakariaren euskara klaseetan.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren euskara klaseek 48.231 euroko gastua ekarriko diote aurten Eusko Jaurlaritzari, hots, iaz baino 8.000 euro gehiago.

EAEko Aldizkari Ofizialak klaseen esleipen iragarkia publikatu du gaur. Hain zuzen ere, Ulibarri Euskaltegiari esletu dizkiote.

Euskaltegiak Bilbon du egoitza eta erreferentzia da profesionalei zuzendutako irakaskuntzaren arloan.

Lehendakaritzaren iturriek azaldu dutenez, Lopezek irakasle bat dauka, eta hura Gasteizera doa euskara irakasteko, ordutegia lehendakariaren agenda ofizialera moldatuta.

Horretarako, irakasleak malgutasun handia izan behar du, eta antza, horregatik ikastaroa ohikoa baino garestiagoa da.

Euskaltegiaren webgunean ikus daitekeenez, ikastaroak 710 eurokoak dira egunero bi ordukoa edo bi ordu eta erdikoa badira, eta 450 eurokoak astean lau ordukoak.

Lopezek lehendakari karguko beharrekin uztartzen ditu euskara klaseak, Juan Jose Ibarretxek ere egin bezala. Ibarretxeren kasuan, elebidun izanda utzi zuen kargua.

2010ean, Jaurlaritzak 36.600 euro gastatu zituen lehendakariaren euskara klaseetan, eta 2011n, 40.235.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea