Gizartea -

Istripua

Mendabiar bat hil da Zarrakaztelun bizikletan zihoala auto batek harrapatuta

62 urteko gizonezkoa tokian bertan suspertu dute eta helikopteroz eraman dute ospitalera, baina hil egin da azkenean.

O.P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

62 urteko txirrindulari bat hil da asteazken honetan Zarrakaztelun (Nafarroa), auto batek harrapatuta, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 06:48 aldera jazo da, NA-128 errepideko 35,7 kilometroan.

Txirrindularia Mendabiakoa zen, eta bihotz-biriketako bizkortzea (BBB) egiteko aparatua zeraman anbulantzia bateko langileek suspertu dute. Helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, baina 09:55 aldera hil egin da.

Tuterako eta Tafallako Foruzaingoaren Trafiko eta Bide-segurtasuneko agenteek artatu dute istripua, eta Tuterako Argiketen Brigada ari da ezbeharra ikertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Txirrindularitza Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Bizikletak Trafiko istripuen biktimak