Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Izotz arriskua dela eta abisu horia ezarri dute
Ostiralean eta larunbatean izotza iragarri dute barnealdean. Eguraldiari dagokionez, bihar lainoak nagusituko dira, baina larunbatean giro eguzkitsua izango da protagonista.
Erredakzioa
Eusko Jaurlatitzako Herrizaingo Sailak izotzari dagokion abisu horia ezarri du ostiralean, 00:00etik 10:00etara, barnealdeko mendi inguruetan izotza egin dezakeela eta.
Larunbatean ere izotz txikia dago aurreikusita barnealdean, goizaldean eta goizeko lehen orduan, tenperatura minimoen jaitsiera espero baita.
Eguraldiaren iragarpena
Ostiralean hodeiak ipar partean pilatuko dira eta hegoaldean urdingune zabalak gailenduko dira. Euskalmeten iragarpenaren arabera Kantauri isurialdean ia egun guztian hodeiak nagusituko badira ere, apenas utziko dute tantarik. Gainera, eguna amaitzerako ostarteak irekitzen joango dira.
Tenperaturan, aldaketarik ez. Haizeak ipar-ekialdetik ahul joko du.
Larunbatean, berriz, giro eguzkitsua gailenduko da denean. Egunsentian behe-lainoa sortuko da barnealdeko bailaretan eta oraindik hodei hondarrak geldituko badira ere, goizak aurrera egin ahala eguzkiak xurgatu egingo ditu.
Eguerdi partean eta arratsaldeko lehen orduetan urdina nagusituko da eta haizea oso ahul ibiliko denez, termometroak 10-13 ºC-ra iritsiko dira; lehen orduak ordea hotzak izango dira, barnealdeko hainbat puntutan izotz txikia botako du.
Iluntzetik aurrera ordea, fronte berri bat gerturatuz joango da eta gauean zerua lainotuz joango da berriro ere.