Gizartea -
Joerak
Egiptoko emakumea: pikaroa barrutik, kanpotik, ordea, zorrotza
Emakume egiptoarrek belo islamikoa janzten dute, baina barruko arropari dagokionez, erlijioak ez du baldintzarik jartzen eta, izan ere, emakumeek barruko arropa probokatzailea aukeratzen dute.
Erredakzioa
Itxura zuhurrarekin eta ia gorputz osoa estalirik bizi dira Egiptoko emakumeak, baina barruko arropa aukeratzean, probokatzaileak dira, bularretako koloretsuak eta parpailadun mediak, besteak beste, janzten dituzte.
'Hiyab' (belo islamikoa) eta 'niqab' (aurpegi osoa estaltzen du, begiak izan ezik), esaterako, jantzien aurrean, emakume egiptoar askok guztiz kontrako estiloa aukeratzen dute barruko arropa erosterakoan.
Al Kairoko hirigunean, barruko arropako dendek zorroztasuna alde batera utzi eta arropa probokatzaileak dituzte erakusleihoetan, aurretik pasatzen diren emakume eta gizonen arreta bereganatuta.
"Etxean egoteko baino ez dute erosten", Mona Ahmad saltzaileak azaldu duenez, erizain, polizia, preso eta hegazkinetako-laguntzaile mozorroak erakusten dituen bitartean.
100 libra egiptoarren truke (16 dolar edo 12 euro), amarekin zihoazen bi ahizpek sorgin-mozorro estua erosi dute, txanoarekin ere bai, eskaintza ikustera sartu den bikote baten ostean.
Joera horrek ez du erlijioaren arauen kontra egiten, Abdel Moti Al Azhar ikasketa islamiarren erakundeko (ospetsuena) adituak esan duenez. Bere ustez, "islamak ez du emakumearen barruko arroparen inguruan erabakirik baldintzatzen, emakumeak erabaki libreari aukera emanda".
Lege islamiarrek ez dute emakumeen barruko arroparen inguruan erabakitzen, "emakumeari eskatzen diona da kanpoko arropa estua ez izatea, bere gorputza ez irudikatzearren eta azala ez erakustearren, babestuko duen itxurazko arropa jantzi behar du", Bayuniren esanetan.