Gizartea -
ERASOA
Gizon bat atxilotu dute Donostian, beste bati gel hidroalkoholikoa bota eta su emateagatik
Antza denez, pisukideak dira biktima eta erasotzailea. Erasoa 08:00ak aldera gertatu da euren etxean, festa bat ospatzen ari zirela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
39 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Ertzaintzak Donostian, pisukide bati gel hidroalkoholikoa bota eta su ematea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
08:00ak aldera gertatu da erasoa, Intxaurrondo auzoan, biak bizi diren etxean. Dirudienez, festa bat ospatzen ari zirela, gela bota eta su eman dio gizon batek besteari.
Gertatuaz ohartarazita, berehala bertaratu da Ertzaintzako patruila bat eta atxilotu egin dute ustezko erasotzailea. Erredura larriak zituen biktimak eta Donostia Ospitalera eraman dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea