Itxi

2021/09/18

20:28

Gizartea

Desagertua

Berrobin desagertutako gizonaren motorra eta motxila aurkitu dituzte

I. G. | EITB MEDIA

Motorra eta motxila desagertua bilatzen ari diren mendiko gune batean aurkitu dituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

  • Bilaketa taldea, atzo, Berrobin. Argazkia: SOS Deiak

    Bilaketa taldea, atzo, Berrobin. Argazkia: SOS Deiak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Erreskate taldeek asteartean Berrobin (Gipuzkoa) desagertutako 33 urteko gizonaren motorra eta motxila aurkitu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Motorra eta motxila desagertua bilatzen ari diren mendiko gune batean aurkitu dituzte. Asteartean mendira motorrean buelta bat ematera atera zenetik ez dute haren berririk izan.

Ertzaintzaren hainbat unitatek, Euskadiko Txakurren Salbamendu Taldeak, Gurutze Gorriak, Gipuzkoako suhiltzaileek eta inguruko dozenaka boluntariok bilaketa lanetan jarraitzen dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;