Gizartea -
Gertaera
Barra batekin kolpatu eta mehatxatzeagatik atxilotu dute Donostian
Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Kontxako Pasealekuan gazte bati burdinezko barra batekin eraso egitea eta mehatxuak botatzea leporatuta.
Erredakzioa
26 urteko gazte bat atxilotu dute bart Donostian, beste gazte bati burdinezko barra batekin eraso egiteagatik eta, lepoan labain bat jarrita, mehatxatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera 04:00ak aldera jazo da, zaintza lanak egiten zebilen Ertzaintzako patruila batek herritar baten abisua jaso duenean. Kontxako Pasealekura hurbilduta, agenteek bertan borrokatzen ari ziren bi gizonezko aurkitu dituzte. Liskarraren erdian, batek laban bat lepoan jarri dio besteari. Hori ikusita, arma baztertzea eskatu diote ertzainek eta gazteak lurrera bota du labaina. Horren ostean, bertan atxilotu dute.
Dirudienez, ustezko erasotzaile horrek burdinezko barra batekin beste gazte bat kolpatu zuen lehen. Atxilotu ostean, epailearen aurrera eramateko izapideak ari dira prestatzen.