Gizartea -

Garoñaren jarduera luzatu dute

Garoñaren itxieraren alde egiteko eskatu dio EAJk De Andresi

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako EAJko bozeramaileak Gobernuak Garoñaren bizitza bost urtez luzatzeko hartutako erabakia kritikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier De Andres (PP) ahaldun nagusiari Arabako gizarteari kasu egin eta Garoñako zentral nuklearraren itxiera errespeta eta defenda dezala eskatu dio Arabako Batzar Nagusietako EAJren taldeak.

Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako EAJko bozeramaileak Gobernuak Burgoseko zentralaren bizitza bost urtez luzatzea hartutako erabakia kritikatu du komunikatu batean. Erabakia Segurtasun Nuklearraren iritziari jarraituta hartu dute, erakunde horren txosten bat zentralaren bizitza luzatzearen alde agertzen baita.

Gobernuaren erabakia "edozein ikuspuntutik begiratuta" okerra dela esan du Gomezek, eta, aldi berean, "arabarren osasuna eta bizitza arriskuan" jartzen duela salatu du. Erabakiaren funtsa, jeltzaleentzat, "interes eta ideia ekonomizistei mesede egitea da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea