Gizartea -

Bilbo

Neska baten buru erraldoiaren eskultura bat agertu da Bilboko itsasadarrean

Eskulturak bi metroko luzera du, eta Bilboko Zubi Zuri zubiaren ondoan dago.

Eskultura asteazken honetan agertu da Bilboko itsasadarrean. Argazkia: EFE.
Eskultura asteazken honetan agertu da Bilboko itsasadarrean
Eskultura asteazken honetan agertu da Bilboko itsasadarrean. Argazkia: EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neskatila baten buru erraldoiaren eskultura bat agertu da gaur gauean Bilboko itsasadarrean.

Eskultura bi metroko luzera duen buru erraldoi bat da. Mareak behera egin ahala (bere punturik baxuena eguerdi aldera aurreikusita dago) neskatoaren aurpegia osorik ikusiko da, eta igotzen denean, eguerdia pasatuta, pixkanaka estaliko da.

Zubi Zuri zubiaren ondoan dago, Bilboko erdigunean, eta gaur goizean herritarren jakin-mina piztu du. Herritar asko argazkiak eta bideoak ateratzen egon dira.

Escultura 'Bihar'

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Artea argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak