Gizartea -
Istripua Katalunian
Bost pertsona hil dira Figueresen, bi ibilgailuk elkar jota
Gainera, beste lau pertsona zauritu egin dira, horietako bi, larri.
Erredakzioa
Bost pertsona hil dira eta lau zauritu, horietako bi larri, Figueresen (Girona, Katalunia) furgoneta batek eta kamioi batek aurrez aurre elkar jota.
Babes Zibilaren iturriek azaldu dutenez, ezbeharra igande honetako 22:45ean jazo da, N-II errepideko 754. kilometroan. Ordu horretan, zortzi pertsona zeramatzan furgoneta batek eta kamioi batek talka egin dute, baina oraindik ez dakite zer dela eta.
Istripuaren ondorioz, furgonetan zihoazen bost pertsona hil dira, eta beste lau zauritu, tartean kamioiaren gidaria.
Gizon hori erreskatatu egin behar izan dute, kamioiaren hondakinetan harrapatuta geratu baita.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea