Gizartea -
Zumarraga
Gizon batek alaba jipoitu du sakelako telefonoa ez itzaltzeagatik
Auzipetuak "muturrekoak" eta "ostikadak" eman zizkion emakumeari, eta iletik tira egin eta lurrera bota zuen.
Erredakzioa
Gizon bati zazpi hilabeteko kartzela-zigorra jarri diote 20 urteko alaba jipoitzeagatik. Sakelako telefonoa ez zuelako itzaltzen jipoitu omen zuen gizonak alaba.
Ebazpenean agertzen denez, 2010eko urriaren 8an gertatu zen erasoa Zumarragako (Gipuzkoa) etxebizitza batean.
Aipatu iturriaren arabera, auzipetua eta alaba sesioan hasi ziren 22:45 aldera eta aitak sakelako telefonoa itzaltzen ez bazuen "burua lehertu"ko ziola mehatxu egin zion.
Hori horrela, gizonak "muturrekoak" eta "ostikadak" eman zizkion emakumeari, eta iletik tira egin eta lurrera bota zuen. Bultzakadaren ondorioz, 20 urteko emakumeak kolpea jaso zuen buruan.
Auzipetuak akusazioa ukatu bazuen ere, frogek eta alabaren testigantzak agerian utzi zuten aitak alabari eraso egin ziola.
Zazpi hilabeteko kartzela-zigorraz gain, auzipetuak 500 euroko kalte-ordaina eman beharko dio alabari eta ezingo du harekin harremanetan jarri 19 hilabetez.