Gizartea -

GERTAKARIA

Alkoholean positibo emateagatik inputatu dute emakume bat, gurpil bat falta zuela gidatzen harrapatu eta gero

Tafalla parean geratu du emakumea Foruzaingoak. Agenteei aitortu dienez, "hots txiki bat" entzuten omen zuen, bai.

Autoa, gurpil gabe. Argazkia: @policiaforal_na
Autoa, gurpil gabe. Argazkia: @policiaforal_na
Autoa, gurpil gabe. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurpil bat falta zuela errepidean zihoan gidari bat inputatu du Nafarraoako Foru Poliziak Tafallan, alkoholemian positibo eman eta gero.

Emakumeak 0.92 mgr/l-ko tasa eman du, eta gurpilagatik galdetuta, falta zitzaionik ez zekiela esan die agenteei. Hori bai, "hots txiki bat" entzuten zuela aitortu die.

Iruñetik Tafallara arteko bidea egin du, antza denez, gidariak, baina ez dakite noiztik edo nondik falta zitzaion gurpila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Herriak eta Hiriak Nafarroa Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Albisteak Foruzaingoa