Gizartea -
Donostian
Bi urteko espetxealdia, senarrari labankada bat emateagatik
Emakumea "antsietateak eta depresioak jota" zegoen eta, eztabaidan ari zirela, labana bat sartu zion senarrari, bizkarrean.
Erredakzioa
Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote emakume bati, senarrari labana bat bizkarrean sartzeagatik. Donostian izan zen, etxean eztabaida bat izaten ari zirela.
Donostian gertatu zen erasoa, 2011ko maiatzaren 16an, 23:00ak aldera. Eztabaida batean ari zirela, emakumeak labana bat sartu zion senarrari bizkarrean eta hiru zentimetroko zauria egin zion.
Epaiaren arabera, emakumezkoaren erasoaren ondorioz gizonak medikuen laguntza behar izan zuen, eta hamar egun behar izan zituen bere onera etortzeko.
Erasoaren unean emakumezkoak "antsitate handia eta ezaugarri kliniko depresiboak" zituen, epaian jaso dutenez.
Erasotzailea ezin izango da bi urtean senarrarekin harremanetan jarri.