Itxi

2021/09/29

23:33

Gizartea

Albiste faltsuak

YouTubek txertoen aurkako bideo guztiak debekatu ditu

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txertoei buruz informazio faltsua zabaltzen duten bideo guztiak ezabatuko dituzte YouTubetik. Orain arte covid-19aren txertoari lotutakoak soilik kentzen zituzten.

  • YouTubek txertoei buruz informazio faltsua ematen duten bideoak ezabatuko ditu. Argazkia: Pixabay

    YouTubek txertoei buruz informazio faltsua ematen duten bideoak ezabatuko ditu. Argazkia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

YouTubek politika berria ezarri du eta txertoei buruz informazio faltsua ematen duten bideo guztiak debekatuta egongo dira. Orain arte covid-19aren aurkako txertoari lotutako informazio okerra zabaltzen zuten edukiak soilik ezabatzen zituen.

Aurrerantzean, baina, Munduko Osasun Erakundeak edo herrialde ezberdinetako osasun agintariek onartutako txertoen harira gezurretako informazioa  –arriskutsuak direla, osasunari kalte egiten diotela, eraginkorrak ez direla…- zabaltzen duten bideo guztiak kenduko ditu plataformatik.

Gauzak horrela, neurri berri honek hainbat txertorengan izango du eragina: covid-19a, gripea, elgorria, paperak, errubeola...   

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;