Gizartea -

Koronabirusa

Kutsatzeak egonkor daude Nafarroan, 19 kasu atzeman baitituzte azken orduetan

Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira.

Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak.
Nafarroako Ospitale Guneko larrialdiak. Argazkia: EFE

Eider Garaikoetxea O. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egonkortasuna da nagusi Nafarroako egoera epidemiologikoan, azken orduetan 19 positibo berri atzeman baitituzte, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.

Bezperan baino lau gutxiago dira (23 zenbatu zituzten), baina duela astebete hautemandakoen mailan daude (18 kasu). Duela 14 egun, bestalde, 50 izan ziren kutsatuak.

Udalerriei dagokienez, Barañainen, Garesen, Lodosan eta Donostiako II. Zabalgunean bina positibo hauteman dituzte. Gainerakoan, kutsatzeren bat atzeman duten beste herrietan, bakarra zenbatu dute.

Egoera epidemiologikoaren bilakaera ona kontuan hartuta, gauerditik aurrera ordutegi eta edukiera aldetik zeuden murrizketak desagertu egingo dira Nafarroan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Nafarroako Gobernua Osasun albisteak Altsasu Sendagaiak Txertoak Barañain Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Osasunbidea