Gizartea -
Gertakaria
Bi ibilgailu kiskali dira Lekeition, sei kontainerri su eman ostean
Hirugarren auto batek ere kalteak izan ditu. Gertakariak goizaldean jazo dira. Sua nahita piztutakoa izan da, baina Ertzaintzak, oraingoz, kale erasoaren hipotesia baztertu egin du.
Erredakzioa
Sua goizeko 03:30ak aldera hasi da Lekeitioko Txatxokaia kaleko sei edukiontzietan eta gutxika-gutxika inguruko autoetara zabaldu da. Furgoneta bat eta automobil bat guztiz kiskali dira eta hirugarren ibilgailu batean kalteak eragin ditu, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Ertzaintza bertara hurbildu da eta sua nahita piztutakoa izan dela baieztatu du, baina oraingoz 'kale borroka'ren hipotesia baztertu egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea