Gizartea -

Eskoltak eta genero-indarkeria

Jaurlaritzak tratu txarren biktimak lagunduko ditu epaiketetan

Euskal bizkartzainak pozik daude emakumeak babesteko aukerarekin. Espainiako Berdintasun Ministerioa aukera hori aztertzen ari da.

Eskolta bat emakume bat babesten. Argazkia: EITB
Eskolta bat emakume bat babesten. Argazkia: EITB
Eskolta bat emakume bat babesten. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaiketetara indarkeria matxistaren biktimekin joateko programa berria martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Emakumeei laguntza eta aholkuak emateko helburua du ekimen berri honek.

Honen bitartez, Herrizaingo Sailak biktimei epaiketei begira laguntza emango die, epaiak ondo ulertzeko edota hartutako neurriak zehazteko. Biziko duten "egoera berriari aurre egiteko" laguntza ere emango diete.

Ekimena aste honetan bertan jarri dute martxan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen aurkezpenak egin ondoren.

Bizkartzainak, "pozik"

EAEko eta Nafarroako bizkartzain pribatuak pozik azaldu dira Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministerioa Espainia osoan tratu txarak pairatzen dituzten emakumeak babesteko aukera aztertzen ari delako.

Santiago Fontenla Euskadiko Bizkartzainen Elkarteko presidenteak esan du aukera hori "albiste ona" dela, izan ere, "izan ditugun bileretan irtenbide hori proposatu dugu".

ETAren indarkeria amaitu ostean bizkartzainen zerbitzuen kopurua gutxitzearen ondorioz, talde honek irtenbideak eskatu dizkio behin eta berriro Gobernuari. Lehengo astean, Segurtasunerako estatu-idazkariari aukera horixe bera eskaini zioten.

Ana Mato Osasun eta Berdintasun ministroarekin bilduko direla berretsi du Fontenlak. Bilera horretan, "Espainiako gizarteari laguntza hau eskaintzeko dugun aukera aurkeztuko diogu" "Bizkartzain pribatuak 2005 urtez geroztik misio berri honetarako prestatzen aritu gara, eta beharrezkoak garen tokira joateko prest gaude, mugikortasunerako prest", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea