Gizartea -

Droga-trafikoa

Iragarki batek 'porru onak eta merkeak' eskaini ditu Almerian

Parke batean marraztutako mapa batek droga non erosi adierazten zuen. Hiru pertsona atxilotu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak hiru gazte atxilotu ditu Aguaduce herrian (Almeria, Andaluzia), osasun publikoaren aurkako delitua egotzita, "porru onak eta merkeak" eskaintzeagatik.

Agenteek parke batean topatu zuten iragarkia.

Parke horretara, gazte asko joan ohi da haxixa kontsumitzeko, eta Guardia Zibilak egindako behaketa batean, lurrean mapa bat margoztuta ikusi zuten. Mapa horrek "porru onak eta merkeak" non erosi adierazten zuen.

Gainera, iragarkian droga-saltzailearen izena eta telefono zenbaki bat agertzen zen, eskariak egin ahal izateko.

Ikerlariek egiaztatu izan zuten inguruan handitu egin zela droga salmenta, seguru aski aipatu publizitatearen ondorioz.

Atxilotuak epailearen esku utzi dituzte dagoeneko, eta hark gazteetako bat kartzelatzea agindu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea