Gizartea -

Bilbo

20 urteko gizon bat hil dute Abando geltokian, labankadaz

17:00 inguruan jazo da erasoa, antza denez borroka bat tarteko. Ertzaintza egilearen edo egileen bila ari da une honetan.

Abando geltokia, hesituta, krimenaren ostean. Argazkia: Iker Salgado
Abando geltokia, hesituta, krimenaren ostean. Argazkia: Iker Salgado
Abando geltokia, hesituta, krimenaren ostean. Argazkia: Iker Salgado

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hogei urteko gizon bat hil dute arratsalde honetan Abando geltokian, Bilbon, labankadaz.

Ertzaintzatik baieztatu dutenez, erasoa 17:00etan inguru jazo da, antza denez borroka bat tarteko.

Polizia egilea edo egileak bilatzen ari da orain.

Hasiera batean, biktima Basurtu Ospitalera eraman dute, baina hil egin da handik gutxira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Giza hilketak Gazteak