Gizartea -

Gertakaria

Gizonezko bat hil da Zarautzen tren batek harrapatuta

Antza, ezbeharraren unean trenbide-pasaguneko langa itxita egon da. Istripuaren ondorioz tren zerbitzua ordubetez eten egin behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko bat hil da bart Zarautzen, Bilboko noranzkoan zihoan tren batek harrapatu ostean. Euskotrenek jakitera eman duenez, istripua 21:20 aldera jazo zen Santa Clarako trenbide-pasagunean. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gizonezkoa trenbidea zeharkatzen hasi da trena zetorren unean.

Lehendabiziko ikerketaren arabera, istripua gertatu den unean trenbide-pasaguneko langak behar den moduan funtzionatu du eta itxita egon da, trena zetorrelako. Soinu seinaleak ere aktibatuta egon dira.

Bestalde, ezbeharraren ondorioz tren zerbitzua ordubetez eten behar izan dute. Denbora tarte horretan errepidez eraman dituzten kaltetutako bidaiariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea