Gizartea -
Jazoera
Garabi batek kalteak eragin ditu Gasteizko eraikin batean
Gertakizunak atzo 09:30ean izan ziren, Gasteizeko apezpikutegian obrak egiten ari den enpresako langileak edukiontzi bat lekualdatzen ari zirenean.
Erredakzioa
Tamaina handiko garabi batek hainbat kalte eragin ditu Gasteizko erdiguneko eraikin batean, tximinia bat atera baitu, eta horrek patioko estalkia apurtu du.
Gertakizunak atzo 09:30ean izan ziren, Gasteizeko apezpikutegian obrak egiten ari den enpresako langileak edukiontzi bat lekualdatzen ari zirenean.
Mugimendu horretan edukiontziak hiru tximinia kolpatu zituen, Magdalena kaleko 3 zenbakiko bizilagunen etxeetan.
Gainera, garabiak beste bi tximinia ere puskatu zituen, eraikinaren hasieran geldituta. Suhiltzaileek kaltetutako gune guztiak garbitu zituzten, eta arriskuren bat sor zezakeen material guztia kendu zuten.