Gizartea -
Zientzia
Ba ez, neutrinoak ez ziren argia baino bizkorragoak
Iaz, zientzialari batzuek argia baino bizkorragoak ziren neutrino batzuk atzeman zituzten. Orain jakin da akatsa izan zela.
Erredakzioa
Iazko irailean, Ikerketa Nuklearreko Antolakunde Europarreko (CERN) zientzialariek iragarri zuten argia baino bizkorragoak ziren neutrino batzuk atzeman zituztela.
Ondorioztapen hori iraultzailea izan zen, Albert Einsteinek ezarri baitzuen argia baino bizkorragorik ez dagoela.
Orain, baina, badirudi zientzialariak ohartu direla emaitza ez zela erreala izan, eta GPS baten eta ordenadore baten arteko konexio akats baten ondorioz jaso zutela.
2011ko irailean, fisikariek iragarri zuten Genevatik Gran Sassora (Italia) igorritako neutrino batzuk argindarraren abiadura baino 60 nanosegundo bizkorragoak izan zirela.
Garai horretan, aditu askok zalantzan jarri zituzten emaitzak.
Orain, Science aldizkariak argitaratu duenez, 60 nanosegundoko alde hori konexio txar baten ondorioa izan liteke.