Gizartea -
Paperik gabekoak, Alacanten
Egunero lan egiten zuten janariaren edo hilean 200 euroren truke
Alacanteko Poliziak enpresari pakistaniar bat atxilotu du herkideak egoera penagarrian lanean izateagatik.
Erredakzioa
Alacanteko Monovar herriko ostalari bat atxilotu egin dute Pakistaneko herritarrak paperik gabe eta lan-kontraturik gabe lanean izateagatik. Horrez gain, lanaren truke janaria edo hilean 200 euro ematen zizkien.
Enpresaria, pakistandarra bera ere, atxilotu egin dute langileen eskubideak urratzea, estatu zibila usurpatzea eta errepideetako segurtasunaren arriskuan jartzea egotzita. Azken delitua ibilgailu bat baimenik gabe gidatzeagatik, Espainiako Poliziaren arabera.
Atxilotuak hainbat herkide zituen Espainian lanean, legez kanpo, eta beste pertsona batzuen dokumentazioarekin.
Egun osoa lanean
Galdekatutako langileek esan dute asteburutan egiten zutela lan, arratsaldeko ordu batzuetan bakarrik, baina poliziek egunero lan egiten zutela frogatu dute, taberna ireki eta ixten zuten arte.
Lanaldi luze horien truke janaria edo hilean 200 euroko soldata jasotzen zuten.
Enpresaria Noveldako Instrukzio epaitegiaren esku utzi dute.