Gizartea -

Esperientzia berria

Haurdunek urrituentzako aparkalekuak erabili ahalko dituzte Gasteizen

Hamabi bat plaza izango dira, osasun egoitzetatik eta merkataritzaguneetatik gertu. Apirilaren 1ean ekingo diote ekimenari.

Haurdunek minusbaliatuen aparkalekuak erabili ahalko dituzte Gasteizen
Haurdunek minusbaliatuen aparkalekuak erabili ahalko dituzte Gasteizen
Haurdunek minusbaliatuen aparkalekuak erabili ahalko dituzte Gasteizen

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurdun dauden emakumeek urrituei zuzendutako hainbat aparkaleku erabili ahal izan ditzaten ekimen berria jarriko du martxan Gasteizko Udalak.

Apirilaren 1ean abiatuko dute proiektua, hamabi bat plazarekin. Osasun egoitzetatik eta merkataritzaguneetatik gertu, urrituei zuzendutako dozena bat tokitan aparkatu ahal izango dute haurdunek, TAOa ordaindu gabe eta denbora mugarik gabe.

Gasteizen erroldatuta egon beharko dute emakumeek, eta, txartel berezia lortu ahal izateko, udaletxera jo beharko dute.

Marian Castellanos Gasteizko Herritarren Segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez, helburua ez da aparkaleku plaza berriak haurdun dauden emakumeentzat gordetzea, baizik eta egon daudenak aprobetxatzea. ''Emakume hauek epe batera mugatutako mugikortasun urritua dute, eta egoera horretarako bideratutako plazak erabiltzeko aukera izan behar dute'', esan du zinegotziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea