Itxi

2021/10/05

18:04

Gizartea

Koronabirusa

Ostegunetik Euskadin indarrean izango diren murrizketa bakarrak

EITB MEDIA

EAE normaltasun berrian sartuko da ostegunean, lehendakariak desaktibatu egin baitu osasun larrialdia.

  • Terraza bat Gasteizen. Argazkia: EITB Media

    Terraza bat Gasteizen. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak bertan behera utzi du osasun larrialdia, eta Euskadi normaltasun berrian sartuko da ostegunean.

Ostegunetik Euskadin indarrean egongo diren murrizketaki:

- Espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan % 80eko muga egongo da

- Leku itxietan edota kanpoaldean egiten diren kirol eta kultur ekitaldietan debekatuta egongo da jatea eta edatea; ura bakarrik edan ahal izango da.  Jateko eta edateko propio egokitutako lekuetan izan bakarrik kontsumitu ahal izango da.

- Musukoen erabilera derrigorrezkoa izango da barrualdeetan. Kanpoaldean ere bai, segurtasun tartea ezin bada errespetatu

Ostegunean bertan behera geratuko diren murrizketak:

- Gainerako edukiera eta ordutegi mugak bertan behera geratuko dira

- Pertsona taldeek ez dute kopuru mugarik izango

- Kontsumitu ahal izango da tabernetako barretan

- Kontzertuak zutik disfrutatu ahalko dira

- Gazte lonjak eta lokalak berriz ireki ahalko dira

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;