Gizartea -

Migrazioa

12 migratzaile atxilotu dituzte astelehenean Bilboko portutik atera zen ontzi batean

Polizoiak ontzia itsas zabalean zegoenean atzeman zituzten eta barkua Bilboko portura itzuli zen. Horietako biri kanporatzeko espedientea ireki diete.

Bilboko portua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko portua. Artxiboko argazkia: EFE
Bilboko portua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak hamabi migratzaile atxilotu ditu Bilboko portutik atera zen gas-ontzi batean. Barkua astelehenean arratsaldean itsasoratu zen, eta Ferrolera (Galizia) zihoan.

Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak azaldu duenez, haize-errotak egiteko hodiak garraiatzen zituen kamioi batean ezkutatuta sartu ziren Bilboko portuan.  

Polizoietako bi ontzia itsas zabalean zegoenean atzeman zituzten, Ferrolerako bidearen erdian. Barkuak buelta eman zuen eta Bilboko portura iritsi zirenean topatu zituen Poliziak gainerako migratzaileak.

Poliziak Bilboko portuan duen komisariara eraman zituzten guztiak eta horietako biri kanporatzeko espedientea ireki diete, Estatutik irteteko agindua zutelako. Besteek bertan segitzeko baimena dute.

Ontziak astearte goizaldean hartu zuen Ferrolerako bidea berriro, 04:30ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Migrazioa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Bilboko Portua Gizartea Eguneko albisteak Albisteak