Gizartea -

Istripu larria mendian

46 urteko mendizale errenteriar bat hil da Pirinioetan 200 metrotik amilduta

Guardia Zibilak atzo erreskatatu zuen 46 urteko emakume errenteriarraren gorpua. 200 metroko altueratik erori zen harri bat askatu ondoren amilduta. Picos del Infierno igotzen ari zen, onik atera den 39 urteko lagun batekin.

Infierno mendi inguruak, airetik. Google maps.
Infierno mendi inguruak, airetik. Google maps.
Infierno mendi inguruak, airetik. Google maps.

Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko emakume errenteriar bat, gaur egun Hondarribiako bizilaguna, hil da Pirinioetan amilduta

Guardia Zibilak atzo erreskatatu zuen emakumearen gorpua. Eskalatzailea 200 metroko altueratik erori zen, harri bat askatu ondoren. Infierno mendia igotzen ari zen, onik atera den 39 urteko lagun batekin.

Guardia Zibilak azaldu duenez, atzo 14:40 inguruan jaso zuten abisua, 112ra egindako dei baten bidez. Inguruetako mendi batean zegoen mendizale batek egin zuen deia, oihuak entzun zituelako laguntza eske, Pondiellosko aintziratik gora, mendi horretako pareta batean. 

Helikoptero medikalizatuan bertaratu ziren Panticosako erreskate unitateko kideek pertsona bat ikusi zuten geldirik harrizko horma baten oinarrian, eta beste bat, 100 metroko altueran.

Haize-bolada gogorrak zirela eta, Pondielloseko aintziran utzi behar izan zituen pilotuak erreskate taldeko kideak, eta handik oinez gerturatu behar izan zuten emakumea zegoen tokira, 061eko osasun-langile batekin batera; hark baieztatu zuen emakumea hilik zegoela eta bizitzarekin bateraezinak ziren zuriak zituela.

Ondoren, hildakoaren laguna zegoen lekura igo ziren eta hura erreskatatu zuten. Bien bitartean, unitateko beste kide batzuek ohatilan eraman zuten mendizalearen gorpua helikopteroa zain zegoen tokira, Jacako gorputegira eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Mendiko istripuak Alpinismoaren azken ordukoa Aragoi Pirinioak Euskadiko Larrialdien Zentroa