Gizartea -

Interneten jarraituz

'Publico' egunkaria itxi dute

Publico egunkariaren arduradunek, hartzekodunen lehiaketan zegoenak, La Voz de Asturias bezala, inbertitzaile berriak bilatu dituzte, baina ez dute lortu horiek aurkitzea.

Publico egunkariaren logoa. Argazkia: EFE
Publico egunkariaren logoa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Publico egunkariak paperezko edizioa itxi du ostiralean, arazo ekonomikoak direla-eta. Halere web orrialdean informatuz jarraituko du, egunkaritik azaldu dutenez.

"Editoreek beste bi ale kaleratzeko asmoa izan arren, langileok, egoera ikusita, adar jotzea litzatekeela uste dugu, bai langileontzat eta bai irakurleentzat ere. Orain ixtea duintasunari eusteko azken ahalegina dela uste dugu. Ostiraleko alea, otsailaren 24koa, Publicoren paperezko azken alea izango da". Horrela iragarri zuten langileek hartutako erabakia egunkarian bertan publikatutako idatzian.

Talde bereko La Voz de Asturias, aldiz, argitaratzen jarraituko dute, kostu baxuagoa duelako eta hornitzaileekin konponbideak zabalik dituztelako.

Publico egunkariaren arduradunek, hartzekodunen lehiaketan zegoenak, La Voz de Asturias bezala, inbertitzaile berriak bilatu dituzte, baina ez dute lortu horiek aurkitzea.

Helburu hori lortzeko epea behin beteta, eta hau betetzeko aurreikuspen txarrak direla eta, egunkariko arduradunek guztien artean hartutako akordio bat izan da aktibitatea partzialki uztea lehiaketaren administratzaileekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea