Ume lapurtuak -

Eskaera ofiziala

Gasteizeko udalak ume lapurtuen auzia Kongresura eramatea eskatu du

Ospitale publikoei eta pribatuei, ehorztetxei eta hilerriei kaltedunei informazioa emateko eta Datuen Babeserako Legea irakurketa murriztailerik ez egitea eskatu diete.

ADNaren datu base handia sortzeko ere eskatu du udalak. Argazkia: EITB.
ADNaren datu base handia sortzeko ere eskatu du udalak.

ADNaren datu base handia sortzeko ere eskatu du udalak. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udalak ume lapurtuen auzia ikertzeko batzordea sortzea eskatu dio Diputatuen Kongresuari. Horrez gain, ospitalei, ehorztetxei, hilerriei, Elizari eta erakunde guztiei kaltedunei informazioa eman diezaieten exijitu die.

Eskaera horiek erakunde-adierazpen batetan bildu eta onartu ditu Gasteizko Udalak. Euskadi mailan erakundeek lan-talde bakarra sor dezaten eskatu dute, Justizia Sailaren gidaritzapean, kasu guztiak gertutik jarraitzeko.

Informazio eskaerei dagokienez, Ospitale publikoei eta pribatuei, ehorztetxei eta hilerriei kaltedunei informazioa emateko eta "Datuen Babeserako Legea irakurketa murriztailerik ez egitea" eskatu diete.

Estatuko Fiskaltzari ere di egin dei egin diote aurkeztutako salaketen inguruan prozesu judizialak abian jarri eta "artxiboetara sartzeko baimena eman eta ikerketa berriei oztopoak kentzeko".

Elizari eskaera

Eliza katolikoari dagokionez, Fiskaltzari eta kaltedunei beharrezko laguntza emateko eta erroldak ikertzeko bermea emateko protokoloak ezarri ditzan eskatu diote.

Udalak, gainera, DNA proben datu-basea sortzea eskatuko die erakundeei ikerketako kasuetan identifikazioak errazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea