Gizartea -

San Martin merkatua

Donostiako merkataritza-gune bat birritan hustu behar izan dute

Goizeko hamarrak aldera jende guztia merkataritza-gunetik aterarazi dute, Zara dendako hirugarren pisuko lurrean mugimendu bat igarri ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostia erdialdean dagoen San Martin merkatuko merkatariza-gunea birritan hustu behar izan dute eraikineko zabalkuntza-junturako arazo batengatik.

Goizeko hamarrak aldera hustu dute merkataritza-gunea lehen aldiz, Zara dendako hirugarren solairuan mugimendu bat gertatu denean. Honen ondorioz, hainbat baldosa altxa dira eta jendea bertatik ateratzea erabaki dute.

Ohar baten bitartez Udalak azaldu duenez, prekauzio moduan, eraikin osoa hustutzea erabaki du. Udaleko arkitektuak dena miatu ostean, merkataritza-gunea berriz ere irekitzea baimendu du.

Baina ordubatak aldera, antzeko beste mugimendu bat gertatu da toki berean, horregatik, berriz ere hustutzea erabaki dute. Dendez gain, eraikinaren goiko aldean dagoen gimnasiotik ere jendea ateratzea erabaki dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea