Gizartea -
Salaketa
Kaleko katuak tiroz hiltzen zituen etxeko leihotik, Laudion
Lekuko baten arabera, gizonezko batek "karabina edo antzeko arma etxeko leihotik atera" eta katu bati tiro egin zion animalia kalean zegoela.
Erredakzioa
Animaliei emandako tratu txarren kontrako Alderdi Animalistak (Pacma) Laudioko bizilagun bat salatu du kaleko katuak etxeko leihotik tiroz hiltzeagatik.
Pacmak komunikatu baten bidez aditzera emandakoaren arabera, salatutako gertaera otsailaren 16an jazo zen, Manzanal auzoko Sagasti kalean.
Salaketak dioenez, lekuko batek aipatutako kaleko bizilagun bat ikusi zuen "karabina edo antzeko arma etxeko leihotik ateratzen". Jarraian kalean zegoen katu bati tiro egin zion "bizilagunak arriskuan jarrita".
Ondoren, iragan ostegunean, lekukoak katu bat aurkitu zuen kale berean pozoinduta zegoen zantzuekin, ustez tiroka aritu zen gizon berberak pozoinduta, komunikatuaren arabera.