Gizartea -

Jazoera

Hilik aurkitu dute Anboton desagertutako mendizale bilbotarra

Gorpua zonalde malkartsu batean aurkitu dute eta Larrialdietarako Zerbitzuek zaila izan dute bertaraino iristea. Hilotza arratsaldeko lehen orduan erreskatatu dute.

Lainoak gorpuaren erreskate lanak zaildu ditu. Argazkia: EITB.
Lainoak gorpuaren erreskate lanak zaildu ditu.
Anboton desagertutako mendizalearen gorpua aurkitu dute

00:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Mendiko Federakuntzako kideek hilik aurkitu dute larunbatean Anboto mendiko zonaldean desagertutako 46 urteko mendizale bilbotarra. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gorpua 12:30ean aurkitu dute baina zonalde malkartsu batean dagoenez, arratsaldera arte itxaron behar izan dute hilotza erreskatatzeko.

Iturri berberen arabera, mendizalea amilduta hil da. Hilotzaren erreskate lanak zailak izan dira, zonalde malkartsuaren ondorioz, eta hilotza ez dute arratsaldeko lehen ordura arte erreskatatu ahal izan.

Larunbat honetan mendizalea etxetik irten, Anbotora joan eta itzultzen ez zela ikusita, eman zuten abisua senitartekoek. Gizonezkoa bilatzeko lanak igande honetako lehen orduan jarri zituzten martxan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea