Gizartea -

Desagertzea

Orain hamaika egun desagertu zen Mungiako abokatu baten bila dabiltza

Orain egun batzuk Ertzaintzak bere ibilgailua topatu zuen, kiskalita, baina ez dago abokatuaren berririk.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Orain 11 egun desagertu zen Mungiako (Bizkaia) abokatu baten bila dabil Ertzaintza, Herrizaingo sailak esan duenez.

Joan den otsailaren 15ean, senitarteko batek salaketa jarri zuen eta Ertzaintza kasua ikertzen hasi zen. Poliziek abokatuaren autoa aurkitu zuten, kiskalita, baina ez dute abokatuaren berririk.

Kasua, sumarioko sekretupean dago, Herrizaingo sailak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintzaren albisteak