Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bi gizon atxilotu dituzte Gipuzkoan urruntze aginduak urratzeagatik
Ertzaintzak gizonezko bana atxilotu ditu Donostian eta Errenterian bikotekide ohiak babesteko epaileek ezarritako urruntze agindua urratzea leporatuta.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bi atxilotu ditu larunbat honetan Gipuzkoan haien bikotekide ohiekiko urruntze aginduaren urraketa egotzita. Lehen atxiloketa Donostian egin dute. Ertzaintzaren genero indarkeriaren biktimen zaintza zerbitzukoko agenteek larunbat arratsaldean 42 urteko gizonezkoa atxilotu dute Donostiako Altza auzoan. Urruntze agindua urratzea egotzi diote, izan ere, emakumetik oso gertu zegoen.
Bigarren atxiloketa Errenterian larunbat arratsaldeanegin dute. Emakume batek Ertzaintzari ohartarazi dio bere bikotekide ohia, 41 urteko gizona, bere lantokitik gertu zegoela.Poliziak gizonezkoa identifikatu eta urruntze agindua ez errespetatzeagatik atxilotu du.