Gizartea -

TRAFIKOA

Bi pertsona ospitaleratu dituzte, Azpeitian hiru ibilgailuk istripua izan ondoren

Ezbeharra Loiolan gertatu da, Azpeitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidean. Talkaren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute.

Azpeitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidea. Google Maps
Azpeitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidea
Azpeitia eta Zumarraga arteko GI-631 errepidea. Google Maps

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona zauritu dira gaur goizean GI-631 errepidean, Azpeitian, hiru autok talka eginda, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 07:40 aldera gertatu da Loiolan, Azpeitia eta Zumarraga artean. Talkaren ondorioz, errepidea guztiz itxi dute. 

Zaurituetako bat Zumarragako ospitalera eraman dute, eta bestea, Donostia Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Ezbeharrak gaur Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak