Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon batek emaztea leihotik bota nahi izan du sexurik nahi ez zuelako

31 urteko gizonezko bat atxilotu dute horregatik eta bikotekideari aulki batekin eraso egiten saiatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

31 urteko gizonezko bat atxilotu dute bart Gasteizen, bikotekideak sexu-harremanak ez zituela izan nahi esan ondoren, lehiotik botako zuela mehatxu egiteagatik.

Atzo gaueko hamarrak aldera gertatu zen eraso saiakera Gasteizko etxebizitza batean, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Bizilagunek oihuak entzun zituzten eta emakumeari laguntza emateaz gain, Ertzaintzari eman zioten abisua.

Biktimak ertzainei azaldu zienez, bikotekideak sexu-harremanak izan nahi zituen emakumearekin baina azken horrek ez; orduan, gizonak leihotik botako zuela mehatxu egin zion.

Emakumeak salatu duenez, gizonak logelatik ateratzea galarazi zion eta aulki batekin eraso egiten saiatu zen.

Hori horrela, Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizonezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea