Gizartea -

Eguraldia

Izozte arriskua, otsaila agurtzeko

Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du astearterako eta asteazkenerako, barnealdean izozte txikiak izan bailitezke.

Bilboko Guggenheim museoa. EITB
Bilboko Guggenheim museoa. EITB
Bilboko Guggenheim museoa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak abisu horia ezarri du asteartearterako eta asteazkenerako, barnealdean izozte txikiak izan litezkeelako.

Hain zuzen ere, izozte arriskuak 24:00etatik 10:00etara iraungo duela azaldu du, agiri batean.

Euskalmeten esanetan, asteartea eguzkitsu dator. Zerua oskarbi egongo denez, gauean dezente hoztu eta barnealdeko zenbait puntutan izotza egin dezake. Gerora, eguzkiak tenperatura igoarazi eta giroa goxatuko du, eguerdi partean termometroa 14-16 ºC-ra igoko da. Haizea ekialdetik sartuko da.

Asteazkenean ere eguraldi aparta izango dugu. Zeruan goi-hodei fin batzuk agertu arren, ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko eta eguzkiari leku dezente utziko diote. Gainera haizeak hego ukitua hartuko duenez, tenperaturak beste koska bat egingo du gora eta termometroa 17-18 ºC-ra igoko da. Gauean zerua izartsu egongo denez, egunsenti hotza izango dugu eta barnealdean izotza egin dezake.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea