Gizartea -
TRAFIKOA
40 urteko gizon bat hil da Markinan, bere ibilgailua bidetik aterata
Istripua 23:30 aldera gertatu da, BI-633 errepidean, Ondarroara bidean. Hildakoa Elgetako bizilaguna zen.
EITB MEDIA
40 urteko auto gidari bat hil da bart Markinan, BI-633 errepidean, gidatzen zuen autoa bidetik aterata, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hildako gizona Elgetako bizilaguna zen.
Istripua 23:30 aldera gertatu da, BI-633 errepidean, Ondarroara bidean. Autoa errepidetik atera da, eta gidaria bertan hil da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea