Gizartea -
Lau gizon eta emakume bat
Bost atxilotu, Errenterian heroina eta kokaina banatzeagatik
107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina oso puru atzeman ditu Guardia Zibilak. Errenterian droga banatzen zuen talde bat desegin dute atxiloketa hauekin.
Erredakzioa
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu asteburu honetan Andoainen eta Errenterian, eta purutasun handiko heroina eta kokaina atzeman ditu. Zehazki, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina harrapatu dituzte, eta, operazio horren bidez, Errenterian droga banatzen zuen talde bat desegin dute, Barne Ministerioaren arabera.
Atxilotutakoak Errenterian bizi diren 52 eta 45 urte bitarteko lau gizonezko dira (hainbat aurrekari dituzte), eta Andoaingo 22 urteko emakumezko bat.
Madrildik ekartzen zuten droga, ondesteko barrunbeetan ostenduta, eta teknika horren bidez polizia kontrolak gainditzea lortzen zuten.