Gizartea -

Hilketa

Bilboko emakume bat hil dute Saloun gertatutako krimen batean

Bilbokoa zen hildako emakumea, baina azken 12 urteetan Saloun bizi izan zen. Etxean aurkitu zuten hilda atzo, buruan hainbat kolpe zituela. Bere alaba eta honen lagun bat atxilotu dituzte.

Saloun hilda aurkitu duten emakumearen etxebizitza. Argazkia: Efe
Saloun hilda aurkitu duten emakumearen etxebizitza. Argazkia: Efe
Saloun hilda aurkitu duten emakumearen etxebizitza. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saloun 69 urteko emakume bat hilda topatu zuten buruan hainbat kolpe zituela atzo, eta Esquadra Mossoak bere alaba eta honen lagun bat atxilotu dituzte, ikerketako iturriek jakitera eman dutenez.

Bi susmagarrien atxiloketa bart egin dute, iturri berek gaineratu dutenaren arabera.

Hildako emakumea Bilbokoa zen eta hamabi urte zeraman Saloun bizitzen. Alargun gelditu zen lehengo urtean eta bi seme-alaba zituen (atxilotutakoa eta atzerrian bizi den beste bat).

Mossoen ikerketak, lehen unetik, senitartekoen artean jarri zuen arreta, hildakoaren etxebizitzaren atea ez zegoelako apurtuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea