Gizartea -

Nazioarteko operazioa

Lau 'Anonymous' atxilotu dituzte Espainian, nazioarteko operazioan

Anonymouseko lau kide atxilotu dituzte eta horietatik bi espetxean sartu dituzte, eraso informatikoak egitea leporatuta.

Anonymous taldeko lau kide atxilotu dituzte. Argazkia: EITB
Anonymous taldeko lau kide atxilotu dituzte. Argazkia: EITB
Anonymous taldeko lau kide atxilotu dituzte. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak Madrilen eta Malagan Anonymous taldeko lau kide atxilotu ditu, zerbitzua eragozteko erasoak, eta alderdi politiko, enpresa eta erakundeen webguneen aurka erasoak egitea egotzita.

Atxilotuetako bi espetxean sartu dituzte, beste kide bat aske gelditu da fidantzapean, eta laugarrena, adin txikikoa, gurasoen ardurapean.

Ziberdelituaren aurkako nazioarteko operazioa izan da, Exposure izenpean Interpolek koordinatua. Operazio honetan, gainera, Argentinan hamar lagun atxilotu dituzte, sei Txilen eta bost Kolonbian.

Espainiako atxilotuei DDos erasoak egitea egozten diete (zerbitzuak eragoztea), jabearen baimenik gabe webguneak aldatzea (alderdi politikoenak, erakundeenak eta enpresarienak) eta Gobernuko eta Poliziako kideen bizkartzainen datuak argitaratzea.

Atxiloketen ostean, txat baten bitartez, Anonymouseko hainbat kidek Espainiako Poliziaren webgunearen aurka DDos erasoak egiteko deialdia egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea