Gizartea -
Gasteizen
Eskola-autobus bateko gidariak alkoholemia tasa hirukoiztu du
Eskola-autobus bateko gidariak eta taxista batek positibo eman dute pertsonen eta merkantzien garraioko kolektiboari Gasteizen egin zaion alkoholemia kontrolaren kanpainian.
Eskola-autobus bateko gidariak alhokolemia tasa hirukoiztu egin zuen eta Udaltzainek ibilgailua geldituarazi egin zuten, beste gidari bat iritsi zen arte.
Gasteizko Udaltzaingoak gaur eman ditu jakitera pertsonen eta merkantzien garraiorako kolektiboari egin zaion alkoholemia kontrolaren kanpainaren datuak. Hauen arabera, bi gidarik eman zuten positibo, horietako bat eskola-autobus bateko gidaria, eta bestea, taxista.
Eskola-autobuseko gidariak hirukoiztu egiten zuen onartutako tasa, eta ondorioz, ibilgailua gelditu egin zuten beste gidari bat iritsi zen arte.
Beste kasuan, taxista batek bikoiztu egiten zuen alkoholemia tasa. Pertsonen eta merkantzien garraioan lan egiten dutenek ezin dute botatako arnasean 0,15 miligramoko alkohol tasa gainditu. 500 euroko zigorra ezarri eta gidatzeko baimenetik 6 puntu kendu diezaiekete.