Gizartea -
Larri dago
Miguel Boyerri ebakuntza egin diote, garunekoak jo ondoren
Zainketa intentsiboetako unitatean dago. Ekonomia eta Ogasun ministroa izan zen 1982tik 1985era, Felipe Gonzalezen lehen Gobernuan.
Erredakzioa
Miguel Boyer ministro ohia ZIU Zainketa Intentsiboetako Unitatean dago, astearte honetan egin dioten larrialdi ebakuntzaren ondoren, ospitaleko iturriek jakitera eman dutenez.
Astelehen honetan garunekoak jo zuen Boyer, eta ordutik dago Ruber klinikan. Larrialdi zerbitzuek eraman zuten bertara bere etxetik.
Ebakuntzaren ondoren lehen azterketa egingo diote bertan ministro ohiari, eta asteazkenean emango du bere egoeraren berri ospitaleak.Donibane Lohizunen jaio zen Miguel Boyer, 1939an. Ekonomia eta Ogasun ministroa izan zen 1982tik 1985era, Felipe Gonzalez sozialistaren lehen Gobernuan.
Boyerrek 1996an utzi zuen PSOE alderdia, PPren programa politikoa publikoki babestu ostean. Isabel Preyslerrekin ezkonduta dago eta alaba bat du horrekin.