Gizartea -

Istripua larria Lapurdin

Txirrindulari bat hil da Donibane Lohizunen, autobus batek harrapatuta

Hildako 73 urteko gizona Ziburukoa zen. Tren geltokiko biribilgunean gertatu da ezbeharra. Hegobus konpainiako autobus gidaria shock egoeran geratu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Ezbeharra gertatu den biribilgunea, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Irudia: EiTB Media
Ezbeharra gertatu den biribilgunea, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Irudia: EiTB Media
Ezbeharra gertatu den biribilgunea, Donibane Lohizunen (Lapurdi). Irudia: EiTB Media

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko txirrindulari bat hil da Donibane Lohitzunen (Lapurdi), Hegobus konpainiako autobus batek harrapatuta, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Hasiera batean, oso larri zauritu da, baina ondoren ospitalera bidean hil egin da. Hildako 73 urteko gizona Ziburukoa zen.

Donibane Lohizunen, tren geltokiko biribilgunean gertatu da ezbeharra eguerdian, 12:30 aldera, eta autobus gidaria ere shock egoeran geratuta, ospitalera eraman behar izan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Euskal Herrian Iparraldea berriak Baionako albisteak Biarritz albisteak Maule albisteak Donibane Garazi bideoak Hendaia albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Zuberoa Lapurdiko berriak Nafarroa Beherea Trafiko-istripu hilgarriak