Gizartea -

Migrazioaren drama

Atxondoko hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, Europara bidean

Ontzia Trafalgar lurmuturretik gertu hondoratu zen asteburuan, Cadizko kostaldean. Hildakoen artean, Atxondoko herritarren bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea daude.

Ontzi bat Lanzaroten (Kanariar Uharteak). Argazkia: EFE
Ontzi bat Lanzaroten (Kanariar Uharteak). Argazkia: EFE
Ontzi bat Lanzaroten (Kanariar Uharteak). Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atxondoko (Bizkaia) hiru herritarren zazpi senide hil dira naufragio batean, asteburuan. Ontzia Trafalgar lurmuturretik gertu hondoratu zen, Cadizko kostaldean. Hamar pertsona hil eta beste 15 desagertu ziren. Beste hiru lagun onik atera ziren.

Atxondo Harrera Herria plataformak elkarretaratzea deitu du asteazkenerako, 19:00etan, herriko plazan, hiru herritarrei elkartasuna adierazteko.

Plataformak ohar batean azpimarratu duenez, hildakoen artean, Atxondoko herrikideen bost lehengusu, emazte bat eta bost urteko semea daude.

Asteazkenerako deitu duten elkarretaratzearekin, biktimen senitartekoei elkartasuna adieraziko diete. Era berean, "egoera krudel eta neurri ezmoralen aurrean geldi ez geratzeko" borondatea azalduko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Andaluzia Herriak eta Hiriak Migrazioa Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Arrazismoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Naufragioak Itotze kasuak Durangaldea azken ordukoa