Gizartea -
GERTAKARIA
Guggenheim Museoa hustu dute bi orduz alarma faltsu baten ondorioz
Pakete susmagarria ikuskatu ondoren, baina, alarma faltsua izan dela egiaztatu dute, eta, beraz, polizia-jarduera amaitu da.
ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA
Euskadiko larrialdietarako zerbitzuek Bilboko Guggenheim Museoa hustu eta bi orduz inguru kaleak itxita izan dituzte, pakete susmagarri bat atzeman ostean. Pakete susmagarria ikuskatu ondoren, baina, alarma faltsua izan dela egiaztatu dute, eta, beraz, polizia-jarduera amaitu da.
Halaber, Euskadiko larrialdietarako zerbitzuek segurtasun-perimetroa altxatu dute, eta pertsonen eta ibilgailuen joan-etorria bere onera itzuli da berriz ere.
Astearte honetako 11:00k aldera, Guggenheim Museoa jendez hustu dute pakete susmagarri bat atzeman ostean, eta ingurua itxi dute. Horrek zalaparta eragin du, trafikoan eta garraio publikoan eragina izan baitu.
Larrialdietarako zerbitzuek segurtasun-neurriak errespetatzeko eskatu diete herritarrei, eta Ertzaintzaren, Bilboko Udaltzaingoaren eta egoera argitzeko lanean ari diren larrialdi-sareko gainerako agenteen jarraibideei kasu egiteko.
Hala ere, polizia-operazioa bertan behera utzi dute minutu batzuk geroago, eta itxitako eremua berriro ireki dute.