Gizartea -

Pedofilia

Ume batez abusatzeagatik eta haurrak biluzik grabatzeagatik atxilotuta

Gizon bat atxilotu dute Tarragonan ustez bederatzi urteko haur bati sexu abusua egiteagatik. Valentzian beste gizonezko bat atzeman dute adingabeak biluzik grabatu eta irudiak Sarean zabaltzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak gizon bat atxilotu du Reusen (Tarragona) bederatzi urteko ume bati abusua egitea leporatuta. Horrez gain, Requenan (Valentzia) beste gizonezko bat atxilotu dute aldageletan eta komunetan adingabeak biluzik grabatu eta irudiak Interneten zabaltzen zituelakoan.

Ikerketa iturriek adierazi dutenez, Reuseko atxilotuak 25 eta 30 urte artean ditu, langabezian dago, eta antza, adingabeari zazpi urte zituenetik egin dio sexu-abusua.

Antza, Kataluniako kasuaren ustezko biktima ustezko erasotzailearen auzo berean bizi zen. Atxilotuak haurrari egindako eraso "larrien" irudiak Interneteko pedofilia sareetan zabaltzen zituen ondoren.

Requena Valentziako herrian atxilotu duten gizonezkoak, berriz, 40 urte inguru ditu, eta aldageletan eta komunetan jarritako kamera ezkutuez grabatzen zituen adingabeen irudiak, susmoen arabera.

Gizonezkoak haurrak agertzen ziren irudiak soilik artxibatzen zituen eta ondoren Sarean zabaltzen zituen.

Bi atxilotuak espetxean daude jada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea