Gizartea -
Dendariekin polemika
Jai egunetan irekitzeko aukera bermatuko duela berretsi du Azkunak
Dendak urtean zazpi jai egun edo igandetan irekitzeko aukera berretsi du Bilboko alkateak, "ireki nahi duten dendentzat".
Erredakzioa
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak esan du ez duela "atzerapausorik" emango, urtean zazpi jai egun edo igandetan ireki nahai duten dendei aukera hori emateko erabakian.
"Ez da Udalaren erabakia izan; legediak onartzen du, eta guk soilik datak zehaztu ditugu, merkataritzan interes gehien izan ditzazketen egunekin", esan du Azkunak prentsaurrekoan.
Joan den otsailaren 23an EAJren, PPren eta PSE-EEren botoekin onartu zen jai egunetan ireki ahal izateko ebazpena.
Hau kritikatzen dutenei "zeren beldur dira?", galdetu die Azkunak, eta irekitzeko aukera 2004tik legedian dagoela gogoratu du.
"Ireki nahi ez dutenek, eskubidea dute", esan du, eta datak aukeratzeko, ireki nahi duten dendariekin hitz egin dutela azaldu du, besteekin "ezin delako hitz egin".
Ebazpenak Bilbori "soilik" eragiten diola azpimarratu du eta "beldurra, jai egun guztietan eta ordu guztietan irekitzen duten atzerriko dendariei izan behar zaie", gaineratu du.