Gizartea -
Sua
Lau pertsona zauritu dira sute batean Donostiako erdialdean, kea arnastuta
Sutea 13:30ean piztu da, antza denez, Camino kaleko trasteleku batean, eta suhiltzaileek ordu erdi geroago itzali dute.
Agentziak | EiTB Media
Lau pertsona artatu behar izan dituzte Donostiako erdialdean, sute baten ondorioz, Udaleko iturriek eta suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Zaurituek kea arnastu dute.
Sutea 13:30ean piztu da, antza denez, Camino kaleko trasteleku batean, eta suhiltzaileek ordu erdi geroago itzali dute.
Hasiera batean, bi pertsona ospitalera eraman dituzte badaezpada, nahiz eta egoera larrian ez zirela iruditu. Ondoren, beste bi zauritu ospitalera eraman behar izan dituzte.
Gizarte larrialdietarako udal zerbitzuak zortzi bizilaguni ostatu emango die gauean. Gainerako bizilagunek lagunen edo senideen etxeetan igaroko dute gaua, Donostiako Udalak jakitera eman duenez.
Suhiltzaile-talde batek gaua igaroko du etxebizitzan. Sua itzali dute, baina hondarrak zaintzen emango dute gaua. Ondorioz, bizilagunek etxetik at igaroko beharko dute gaua.