Gizartea -

Murrizketak, RTVEn

TVEk Teledeporte eta Clan bertan behera uztea aztertuko du

Gobernuak 2012rako ezarritako helburua, RTVEk dituen emisio konpromisoak kontuan hartuta, "zailtasun maila oso handia du, eta baliteke maila hori gaindiezina izatea".

rtve.es/infantil.
rtve.es/infantil.
rtve.es/infantil.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVE korporazioak 204 milioi euroko murrizketa aurreikusi du bere aurrekontuan 2012rako. Horrek eragozpen handiak ekarriko dizkio telebistari eta zerbitzu publikoa betetzen jarraitzea "arriskuan" jarriko du. Hori dela eta, litekeena da, besteak beste, Clan eta Teledeporte telebista kateak arriskuan egotea.

Parlamentuan RTVE kontrolatzeko batzorde mistoan egin zituen adierazpen horiek Josep Manuel Silva RTVEko aldikako presidenteak.

"Murrizketa arrazoizkoa izango litzateke bi urtetan egin ahal izango bagenu; 2012an eta 2013an. RTVEko Administrazio Kontseiluaren ustez, legeak ezarrita funtzio publikoa betetzeko duen eginkizuna arrisku larrian jarriko luke bestela", esan du.

Gobernuak 2012rako ezarritako helburua, RTVEk dituen emisio konpromisoak kontuan hartuta (Olinpiar Jokoak emititzeak 70 milioi euroko kostua izango du), "zailtasun maila oso handia du, eta baliteke maila hori gaindiezina izatea".

Clan umeentzako katearen harira, garestiena ez da katearen kostuak mantentzea, umeentzako serieen kapitulu berriak ordaintzea baino; izan ere, 1.000 milioiko aurrekontua izanda eta aurten RTVEk dituen konpromisoak (Olinpiar Jokoak) ikusita, ezin ditu horiek ordaindu.

Teledeporte katearen kasua ezberdina da, TVEk azaldu duenez. Kasu horretan, kirol ekintzen eskubideen gehiegizko balioa da TVEk ezin duena ordaindu. Besteak beste, ACB Liga (6 milioi euroko kostua du) orain negoziatu behar dute. Eskubide horiek ere ordaindu ezingo balitu, katea edukirik gabe geratuko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea